Andrés Gallardo: Broken Porcelain

Portzelana hautsia? Erditik hautsita dauden piezak? Ezinezko nahasketak? Ongi antolatutako kaos guzti horren atzean Andrés Gallardo dago, goi-mailako artisau-bitxigintza etxea eta Broken Porcelain kontzeptua.

Bitxigintza-etxe gaztea Noventa Gradosera iritsi da portzelanazko figuren inguruko piezen bilduma bat eskaintzeko. Horietako batzuk kolpe zuhur eta inprobisatu batekin hautsi eta ondoren metalak eta larrua erabiliz txukundu eta konbinatzen dituzte. Emaitza bezala, bitxigintza-pieza surrealistak azaltzen dira.

Bitxi horien egileak Andrés Gallardo eta Marina Casal diseinatzaileak dira. Biok moda-diseinua ikasi zuten eta Espainiako hainbat moda marken sortze-taldeetan beren karrerak garatu zituzten Andrés Gallardo ideia berri bat garatzen hasi zen arte; merkatu edota antikuarioetan aurkitutako portzelanazko figurak txukundu eta beste materialekin konbinatu imitaziozko bitxiak sortzeko. 2011. urtean Marina Casal batu zen proiektura eta bion artean marka sortu zuten.

Momentu horretatik aurrera produkzio mugatuko bildumak sortzen hasi ziren Espainiako nahiz nazioarteko bezero garrantzitsuen eskaerei erantzuteko eta Pariseko Premiere Classe nazioarteko feriak modako bitxigintzaren proposamen berri hoberenen artean kokatu zituen.

Gaur egun piezak portzelana-tailer batean sortzen dituzte eta beste materialekin konbinatzen dituzte, konposizioak eraikitzen laguntzeko eta piezak bitxi bilakatu ahal izateko. Beren bildumetan inspirazioa intuiziozko artisau-prozesu zehatz baten ikerketa eta dokumentazioarekin nahasten da.

Pieza zoragarri horiek dagoeneko iritsi dira Noventa Gradosera. Kale Nagusian nahiz gure online dendan eskura ditzakezu.

This entry was posted in Autore-bitxiak, Berriak. Bookmark the permalink.

Deja tu comentario