Gero eta luzeago irauten du egun-argiak eta, hotz egin arren, bada airean eta eguzki-izpi gero eta disdiratsuagoetan negua amaitzeko gutxiago falta dela esaten digun zerbait: udaberria atejoka da.
Noventa Gradosen ere denboraldi berriari ongietorria eman nahi diogu eta gure denda kolore biziz, loredun print-ez eta bizitasunez betetzen hasi da. Udaberrirako arropa, osagarri, oinetako eta beste hainbat artikulu berriak hemen dira jadanik.
Gure Online Denda eta Erosketa Pribatuko atala ere artikulu berriekin betetzen hasi gara egun hauetan. Hori dela eta, atal hauek bisitatzerakoan, hutsuneak-edo somatzen badituzu, denboraldi aldaketan dihardugulako da. Pazientzia piskat eskatu nahi genizuke, badakigu eta pieza berri guztiak ezagutzeko irrikitan zaudela. Bada, egunero izango da zerbait berria gurean, beraz… stay tuned! Eta barkatu eragozpenak.






