Aurreko postean azaldu dugun bezala, gaurkoan gonbidatu bat daukagu gure blog honetan: Ira Gvatua Elle Rusia eta Collezioni argitalpenetako erredakzioko kolaboratzaileak Maison Martin Margielak Noventa Gradosen eskaintzen dituen jantzi eta piezen ezaugarri eta xehetasun nabarmenenak azaldu dizkigu. Hona hemen bere hitzak:
Maison Martin Margiela etxeak Noventa Gradosen eskaintzen dizkigun piezetatik, nire iritziz, honako hauek dira apartenak:
Oinetakoak: 1979 Replica “Ceremonial Shoes” saloi-zapatak. Nizan (Frantzian) eginiko antezko zapatak, orkatilean larru urreztatuzko zerrendarekin eta 9 zm-ko takoidunak.
Osagarriak: artisau eran eginiko larruzko zorro eta poltsak. Metalezko eta larruzko zerrendekin osatuak. Forma errektangular eta organikodunak, egunez zein gauez erabiltzeko balio dute.


