Noventa-Grados.com-en eskari bat egin ahal izateko lehenengo pausua erabiltzaile bezala izena ematea da. Formularioa bete ondoren, zure eskaria egin ahal izango duzu, bai orain eta baita hurrengo aldietan ere. Eskaria egiteko, aukeratu duzun produktua saskian sartu beharko duzu, eskariaren formularioa betez eta berau balioztatuz.
Har ezazu kontutan Noventa-Grados.com-en agertzen diren prezio eta eskaintzak soilik bertan direla baliogarriak, era esklusiboan, eta gerta daitekela Noventa Grados dendakoekin zerikusirik ez izatea.
Eskaria egin eta gero, e-mail bat jasoko duzu, eskaria balioztatuz. Horrela, produktua stock-ean dagoela ziurtatzen zaizu eta baita banku-erakundearen kobrantzaren balioztatzea ere. Orduan, eta ez lehenago, bidaliko dizugu eskaria.
Noventa-Grados.com-ek kreditu-txartelaren edo zor-txartelaren bidezko ordainketa bakarrik onartzen du. Ordainketa-pasabidea administratzen duen banku-erakundeak kudeatuko ditu zuzenean zure txartelaren datuak. Entitate horrek jakinaraziko digu ordainketa egin dela. Noventa-Grados.com-ek ez du jakingo, ezta gordeko ere, zure txartelari buruzko inolako daturik.
Gure banku-erakundea Kutxa. Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxa da.
Zure eskariaren faktura behar izanez gero, bidal iezaizkiguzu zure datuak eta eskariaren konfirmazioa honako helbidera: online@noventa-grados.com. Hiru hilabete baino gehiagoko eskarien fakturarik ez da jaulkiko.
Egindako eskaria eman diguzun helbidera bidaliko dugu. Har ezazu kontuan emandako helbide nagusia ez dela zertan igortze-helbide berbera izan behar. Produktu bat baino gehiago eskatu baduzu, emate-epe luzeena duenak aginduko du igortzea noiz egin. Ez da igorketarik egiten, ezta ematerik ere, asteburu eta jai-eeremutan.
Gogora ezazu, Euskal Herritik edo Espainiatik egindako eskarietan, 90 euro baino gehiagokoek ez dutela igortze-gasturik izango. %30eko edo gehiago deskontua dutenen kasuan izan ezik.
Gure garraio-konpainia Mail Boxes ETC da, UPSren logistika duena. Hauek dira tarifak, norako helbidearen arabera:
Euskal Herritik eta Espainiatik (Kanariar Irlak izan ezik) egindako eskarientzat:
Estandar Igorpena: zure eskaria balioztatu ondoren, 48 orduko epean, gehienez, jasoko duzu (lan-egunak). Estandar zerbitzuaren kostua 7,50 eurokoa da.
Express Igorpena: 24 ordutan izango duzu. Zure eskaria 15:00ak baino lehenago balioztatzen badugu, hurrengo 24 orduetan (lan-egunak) emango zaizu. Express zerbitzuaren kostua 12 eurokoa da.
Kanarietatik eginiko eskarientzako: erabiliko dugun zerbitzua abioi bidezkoa izango da. Kontuan hartu, beraz, dagokion erakundeari inportazio-kostuak (muga-zergak) ordaindu beharko dizkiozula, eskaria jasotzean. Kanarietarako zerbitzuaren kostua 25,00 eurokoa da. Europan eginiko eskarientzat: Estandar Igorpena (lehorrez): zure eskaria balioztatu eta gero, hurrengo 3-4 lan-eeremun buruan jasoko duzu. 1 Eremuko Estandar zerbitzu europarraren kostua 15,00 eurokoa da. 2 Eremuko Estandar zerbitzu europarraren kostua 25,00 eurokoa da. Exprees Igorpena (airez): zure eskaria 15:00ak baino lehen balioztatzen badugu, hurrengo 24 ordutan (lan-egunak) emango zaizu. 1 Eremuko Express zerbitzu europarraren kostua 25,00 eurokoa da. 2 Eremuko Express zerbitzu europarraren kostua 35,00 eurokoa da. Europar Batasunetik kanpoko eskarietarako: Igorpen Internazionala: zure eskaria balioztatzen dueremuan, 3-5 lan-eeremun buruan jasoko duzu. Aduanan sortutako atzerapenetan izan ezik. 1 Eremuko Zerbitzu internazionalaren kostua 40,00 eurokoa da. 2 Eremuko Zerbitzu internazionalaren kostua 65,00 eurokoa da. 3 Eremuko Zerbitzu internazionalaren kostua 55,00 eurokoa da. Europar Igorpen Estandarra: 1 Eremua: Alemania, Austria, Azoreak, Belgika, Danimarka, Eskozia, Finlandia, Frantzia, Gales, Grezia, Ingalaterra, Irlanda, Italia, Luxenburgo, Madeirako Irla, Monako, Herbehereak, Portugal, Suezia. 2 Eremua: Bulgaria, Txekiar Errep., Zipre, Eslovenia, Estonia, Hungaria, Irla Anglonormadiarrak, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Malta, Norvegia, Polonia, Errumania, San Marino, Suitza. Europar Igorpen Expressa: 1 Eremua: Alemania, Austria, Azoreak, Belgika, Danimarka, Eskozia, Finlandia, Frantzia, Gales, Grezia, Ingalaterra, Irlanda, Italia, Luxenburgo, Madeirako Irla, Monako, Herbehereak, Portugal, Suezia. 2 Eremua: Bulgaria, Txekiar Errep., Zipre, Eslovenia, Estonia, Hungaria, Irla Anglonormadiarrak, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Malta, Norvegia, Polonia, Errumania, San Marino, Suitza. Igorpen Internazionala: Jaso ezazu zure eskaria Noventa Grados-en Noventa Grados-etik gertu bizi bazara, zure eskaria dendan bertan jasotzeko aukera daukazu. Horrela, etxean lasai-lasai zaudela eskaria egin dezakezu eta atxikitutako garraio-kostuak aurreztuko dituzu. Zure eskariaren baieztapena jaso eta gero, Noventa Grados-era etor zaitezke eskaria jasotzera. NANaren aurkeztea derrigorrezkoa da eta baita eskariaren baieztapenaren posta elektronikoa ere. Itzultze bat eskatzeko gehienezko epea: eskaria jaso eta 7 baliodun egun. Itzultze-eskubidea daukazu, honako kasuetan: Eskatutako produktuak ez bazaitu asebete. Eta ez badu inolako manipulaziorik jasan eta baldintzarik onenetan baldin badago. Kasu horretan, produktua helbide honetara bidali beharko duzu: Noventa Grados Online. Prim kalea 1, 7. Eskubia. 20006 Donostia. Produktuaren zenbatekoa itzuliko dizugu, baina itzultzeak sortutako garraio-gastuak ez. Garraio hau gure garraio-konpainiak burutuko du. Jatorritik matxurarekin datorren produktua edo zure eskariarekin bat ez badator. Horrela bada, produktua hona bidali beharko duzu: Noventa Grados Online. Prim kalea 1, 7. Eskubia. 20006 Donostia. Guk jasotzen dugunean, eta matxura edo akatsa egiaztatzerakoan, beste bat bidaliko zaizu. Noventa-grados.com-ek ez ditu bere gain hartzen itzultzeak eta igorpen berriak eragindako kostuak. Opari bat baldin bada, eta produktuak ez badu inolako manipulaziorik jasan eta baldintzarik onenetan baldin badago, itzul dezakezu. Ez da inoiz erosketaren zenbatekoa itzuliko baina prezio bereko edo gehiagoko produktu batengatik alda dezakezu. Igorpen gastuak, eta, balego, prezio kendura, aldaketa egiten duen pertsonak hartuko ditu bere gain. Produktuek deskontu, likidazio edo beherapenik izanez gero, garraio-kostu guztiak bezeroak ordainduko ditu. Produktuaren akatsarengatiko
itzulpena salbu. Eskariaren prozesua egiterakoan, hainbat datu pertsonal eskatuko dizkizugu: izena, abizenak, helbidea, telefonoa, posta elektronikoa... Datu hauek era informatizatuan erabiliko dira eta barne erabilerarako gure bezeroen datu-basean artxibatuak izatea onartu beharko duzu. Hala ere, edozein unetan, zure informazio pertsonalera sarbidea izango duzu, berau aldatzeko edo gure datu-basetik kentzea eskatu nahi badiguzu. Horretarako, e-mail bat bidali beharko diguzu online@noventa-grados.com-era. Noventa-grados.com-ek ez du inondik ere bere bezeroei buruzko informazioa hirugarrenei salduko eta ez du, ezta ere, beren datuei buruzko informaziorik utziko. Gainera, datu horiek konfidentzialitate osoarekin gordetzen direla ziurtatzen du. Baimendutako langileek bakarrik dute sarbidea erabiltzailearen informazioa gordetzen duten datu-baseetara edo gure zerbitzuari ostatu ematen dioten zerbitzariei.
Itzultzeak
Datu politika