This Fucking Jazz Rhythm Rocks! Artista zerrenda eta egitaraua
15 de July de 2010 a las 10:44:14. Escrito por ion
This Fucking Jazz Rhythm Rocks!-en inguruko albiste gehiago. Alde batetik This Fucking Jazz Music Rocks!-eko Putzatu Tutulu Hotsa edizioan parte hartuko duten artisten zerrenda daukazue hemen. Aurten ere dena emateko prest datorren jende oso interesgarria izango dugu gure arten. Eta bestalde, Emanaldien programaketak gau oso berezi bat dakarkigu. Woman Nature lanaren baitan, Noventa Gradoserako osatu duen zuzeneko performance bat bizitzera gonbidatuko gaitu Franck Cazenavek. Guztiok zur eta lur uzteko moduko emanaldi bat. Honetaz gain, Pablo Sánchez, egungo nazioarteko dj esanguratsuenetariko bat, gure artean izango dugu. Eta hau guztia gutxi balitz, amaitzeko beti ohi izan dugun bezala, festak Arraun tabernan jarraituko du. Oraingo honetan Kote + Joseba izango ditugu gure artean musikarekin.
Artista zerrenda:
Franck Cazenave, Biarritz
Samuel Dougados, Biarritz (Arteuparte-k gonbidatuta)
Ibai Etxeberria, Donostia (Husmee-k gonbidatuta)
Patricio García, Zaragoza
Philippe Herault, Biarritz
Vanesa Hery, Biarritz
Patricia Inwoko, Donostia
Jeff&Cruz, Biarritz (Lokalirri-k gonbidatuta)
Aritz Kabe, Donostia
Juan Jose Moya, Málaga (Staf Magazine-k gonbidatuta)
Pello Mujika, Bergara
Sol Picó, Bartzelona (liquidDocs-ek gonbidatuta)
Héctor de la Puente, Zaragoza (A Little Beat-ek gonbidatuta)
Sylvie Sans, Biarritz
Slurp TV, Bartzelona
Patxi Zapirain, Donostia
Laura Zorrilla, Donostia

Más noticias sobre 
Bihartik aurrera,
Osteguna honetan,
Datorren maiatzak 20 osteguna, zortzitan,