This Fucking Jazz Music Rocks! arrakastatsuaren hirugarrengo emanaldia. Putzatu Tutulu hotsa! kontzeptuarekin bat egiten duen teknika libreko nazioarteko erakusketa kolektiboa. Erakusketa uztailak 24tik irailak 12ra bitartean. Inaugurazio festa uztailak 24 zortzietan.
Udara gainean daukagu jada eta berekin batera Donostiako Heineken Jazzaldia izango dugu gure artean. Aurten ere Noventa Grados, Jazz musikarekin batu eta This Fucking Jazz Music Rocks!-en hirugarren emanaldia prestatuko du. Aurten gainera, Putzatu Tutulo Hotsa!-ren filosofiarekin bat egin nahi izan du Noventa Gradosek bere izaera dinamiko eta geldiezinarekin oso ondo enkajatzen baitu.
Erakusketa kolektibo hontan bertako, estatuko eta nazioarteko artisten artelanak edukiko ditugu. Artista bakoitzak, bere lan bat aurkeztuko digu Jazz eta Putzatu Tutulo Hotsa! kontzeptuen inguruan. Uztalailaren 24ean izango da inaugurazio eguna eta Noventa Gradosek, Patio-ren kolaborazioarekin, espazioa eraldatu eta artisten obrekin sinbiosian jardungo duen arropa berri batekin jantziko du denda. Zuzeneko musika, DJa eta performancea izango ditugu Inaugurazio festan, eta amaitzeko, ohi dugun bezala, Arraun tabernan bukatuko dugu jaia.
Erakusketa Noventa Gradosek ekoiztua izango da eta Patio-rekin batera sortua. Komunikabide ofiziala Noticias de Gipuzkoa dugu eta media-parter ofizialak Lokalirri eta Aux Magazine. Eitb Demode eta TeleDonostiren laguntza ere izango dugu honen guztiarentzako eta nazioarteko hedabideei dagokienez, Staf Magazine, Lamono edota A Little Beat. Aurten kriston martxa-puska dugu!
Inaugurazio festari buruz edota ze artista datozten jakin nahi eskero, adi egon, laister info gehiago ekarriko dizuegu ta!
Categorías
Nos gusta
- A Little Beat Magazine
- Arraun
- Arteuparte Magazine
- Aux Magazine
- Cosas Primo
- Cristóbal Balenciaga Museoa
- Donostia Turismoa
- El Tipo Gráfico
- Husmee Magazine
- Iker Ayestaran
- Lamono Magazine
- Laszlo Hace
- liquidMaps
- Lokalirri Magazine
- Mikel Casal
- Noventa Grados Facebook
- Noventa Grados Flickr
- Patio
- Staf Magazine




[...] This Fucking Jazz Rhythm Rocks!-en inguruko albiste gehiago. Alde batetik This Fucking Jazz Music Rocks!-eko Putzatu Tutulu Hotsa edizioan parte hartuko duten artisten zerrenda daukazue hemen. Aurten ere dena emateko prest datorren jende oso interesgarria izango dugu gure arten. Eta bestalde, Emanaldien programaketak gau oso berezi bat dakarkigu. Woman Nature lanaren baitan, Noventa Gradoserako osatu duen zuzeneko performance bat bizitzera gonbidatuko gaitu Franck Cazenavek. Guztiok zur eta lur uzteko moduko emanaldi bat. Honetaz gain, Pablo Sánchez, egungo nazioarteko dj esanguratsuenetariko bat, gure artean izango dugu. Eta hau guztia gutxi balitz, amaitzeko beti ohi izan dugun bezala, festak Arraun tabernan jarraituko du. Oraingo honetan Kote + Joseba izango ditugu gure artean musikarekin. [...]
[...] Larunbata hontako festa jadanik oso gertu da. This Fucking Jazz Rhythm Rocks! Putsatu Tutulu Hotsa!, hau da, This Fucking Jazz Music Rocks!-en hirugarrengo emanaldia uztailaren 24ean, larunbata honetan, zortzietan hasiko da Noventa Gradosen. Ez da ezer falta! Nazioarteko erakusteka kolektiboaren inaugurazioak, jadanik kontatu dizuegun bezala, gau oso berezi bat dakarkigu eta parte hartzen duten 17 artistek dena emateko prest datorren jendea dugu. Musika, performancea eta arte izangu dugu protagonista. Eta ahobizarra kentzeko inaugurazio festan joko duen Dja, Pablo Sanchez-ek, bere azkenengo emanaldiaren audioa oparitzen digu. Mila esker! [...]
[...] Ya puedes encontrar en Noventa Grados las nuevas colecciones para la nueva temporada de otoño invierno en ropa, calzado y complementos. Rick Owens, Damir Doma, Ann Demeulemeester, Hache, Ter et Bantine, Marc by Marc Jacobs, Undercover, Comme des Garçons, Mawi… Echa un vistazo y aprovecha antes que nadie de las tendencias de la nueva temporada. El pasado 24 de julio se inauguró en Noventa Grados la tercera entrega de la exposición internacional This Fucking Jazz Music Rocks! Puedes disfrutar de las obras de los 17 artistas que componen la muestra hasta el próximo 12 de septiembre. Si no pudiste estar el día de la inauguración puedes echar un vistazo a las fotografías publicadas en el Facebook o en el Flickr de Noventa Grados. [...]
[...] Noventa Gradosen aurkitu daitezke jadanik datorren udazkena eta neguaren arropa, oinetako eta osagarrien kolekzio berriak; Rick Owens, Damir Doma, Ann Demeulemeester, Hache, Ter et Bantine, Marc by Marc Jacobs, Undercover, Comme des Garçons, Mawi… Aprobetxatu ezazu eta pasa zaitez Noventa Gradosetik inor baino lehen eta eskuratu ezazu hurrengo denboraldian eramango diren tendentziak. Pasadan uztailaren 24ean This Fucking Jazz Music Rocks! nazioarteko hirugarrengo emanaldiaren erakusketa inauguratu zen Noventa Gradosen. Datorren irailaren 12ra arte ikusgai egongo da 17 artisten artelanek osatzen duten Jazz munduaren erakusketa. Inaugurazio festan ezin bazina egon Noventa Gradoseko Facebook edo Flickr-an ikusi ahal ditzazkezu egun hortako argazkiak. Noventa Grados Concept-store denak emanda ari da eta bulegoan antolatzen daude jadanik hurrengo ekintzak. Adi egon! [...]
[...] Noventa Gradosen aurkitu daitezke jadanik datorren udazkena eta neguaren arropa, oinetako eta osagarrien kolekzio berriak; Rick Owens, Damir Doma, Ann Demeulemeester, Hache, Ter et Bantine, Marc by Marc Jacobs, Undercover, Comme des Garçons, Mawi… Aprobetxatu ezazu eta pasa zaitez Noventa Gradosetik inor baino lehen eta eskuratu ezazu hurrengo denboraldian eramango diren tendentziak. Pasadan uztailaren 24ean This Fucking Jazz Music Rocks! nazioarteko hirugarrengo emanaldiaren erakusketa inauguratu zen Noventa Gradosen. Datorren irailaren 12ra arte ikusgai egongo da 17 artisten artelanek osatzen duten Jazz munduaren erakusketa. Inaugurazio festan ezin bazina egon Noventa Gradoseko Facebook edo Flickr-an ikusi ahal ditzazkezu egun hortako argazkiak. Noventa Grados Concept-store denak emanda ari da eta bulegoan antolatzen daude jadanik hurrengo ekintzak. Adi egon! [...]